XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judutar aiek Jesusen kontra
zeuden arro amorruan:
Jaunak berezko indar aundia
gure alde gorde zuan.
Maltratatuta Anasengana
eldu esanaz orduan:
Gaizkillea da, il bear dana,
lotua gaizton moduan.

Juezak eman baiño lenago
iltzeko bere baimena,
erten zan apaiz sakrilego au,
Anas zan bere izena.
Jarri zan sala aundi batean,
zan arro asko zeudena,
etsai Luzifer bere onduan
erakusten zebillena.

Esaten die: Jauna, ekarri
dizugu gizon gaiztua;
erria dauka sorginkeriz ta
gaiztakeriz bildurtua.
Oraingo ontan ezin da izan
igesteko indartua.
Salbatzaillea bere aingeruz
zeguan inguratua.

Salbatzaillea aua itxita
ixilikan zeguala,
galdetu zion ikasleak ta
bere dotriña zer zala.
Galdera au zan arrapatzeko
kaluniak izan zitzala,
Salbatzaillea bere Aitari
umil eskeiñi zan ala.

Erantzun zion umiltasunez
arpegi alaiarekin:
Nik beti esan det agirian
Eleizan jendearekin,
ta ez det ezer esan ixilik.
Neri galdera orrekin?
Nai badezu, esango dizue
zer esan dedan berekin.

Au entzutean serbitzari bat
juan zan arrabiz betean,
ta eman zion ukabilka bat
gogor bete kopetean.
Erritan eman zion gaiñera
ukabilka ematean:
Au al da erantzuteko era,
apaiz jaunak galdetzean?.

Salbatzailleak gu erosteko
ofentsa au arturikan,
Jainko Aitari eskatu zion
jo zion arengatikan.
Erantzun: Gaizki itz egin badet
esaidazu zergatikan;
ta esan badet bear dana, ni
jo nazu eriturikan.

Ordu onetan eldu ziraden
Joan da Pedro onera,
zertan gelditzen ote zan Jesus
beren begiz ikustera.
Joan osoan ezaguna zan,
baiñan Pedrori atzera;
Joanek esan porterari ta
Pedro eldu zan sartzera.